XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erantzun ezazu.

- Zer da geure hizkuntzaz dakiguna?.

Asko al da?.

- Esan itzazu euskararen jatorriari buruz eman diren teoriak.

Zuzenak al dira?.

- Nondik datoz Penintsulako beste hizkuntzak?.

Alemana eta italiera kideko al dira?.

- Non hitzegin izan da euskara?.

Eta orain?.

- Esplika ezazu zer gertatu den euskara horrela galtzeko.

- Zer behar dugu euskara berbiztu eta zabaltzeko?.

- Zer dira euskalkiak?.

Zeintzu dira, eta non hitzegiten da bakoitza?.

Egin ezazu mapa bat.

- Zer gertatuko litzateke euskara baturik gabe?.

- Aurrean duzun testua euskalki batetan idatzirik dago.

Saia zaitez zein euskalki den asmatzen eta batuan berridazten.

Egun tristeak eldu zitzaizkan Bentura gaixoari.

Ainbeste maite zuan amona, beretzat amarik onena izandu zana, ainbeste laztan gozo eman zizkana, zerurako bidea aiñ ondo erkutsi ziona, ill zan larogei ta amaika urterekiñ, gelditzen zala bera ogei urtekoa lurrean, jabe gabe.